Zorrokarien sareko biltegia
Zorroka Euskara Taldearen hilabetekarien biltegia
2010eko abuztua, 118. alea
2010eko ekaina, 117. alea
2010eko maiatza, 116. alea
2010eko apirila, 115. alea
2010eko martxoa, 114. alea
2010eko otsaila, 113. alea
2010eko urtarrila, 112. alea
2009ko abendua, 111. alea
2009ko azaroa, 110. alea
2009ko urria, 109. alea
2009ko iraila, 108. alea
2009ko ekaina, 107. alea
2009ko maiatza, 106. alea
Euskaldunon fitxategia, preso politikoen sakabanaketa, maiatzaren 23ko Berriozarren Eguna, Mendialdeako gaztetxoen txangoetako kronikak, Amerriari buruzko gogoetak, inkesta eta Etxaburua eleberri grafikoaren pasarte berria dakartza hilabete honetako Zorrokariak. Hilabeteko elkarrizketako protagonista aldiz, langile borroka dugu. Irakurri eta zabaldu!
2009ko apirila, 105. alea
2009ko martxoa, 104. alea
Hainbat eduki interesgarri dakartza hilabete honetako Zorrokariak… Besteak beste, Korrika 16ren inguruan antolatutako hainbat ekimenen berri, Uxue barazki eta fruta dendakoei eginiko elkarrizketa, Vazquez, Mendialdea Kirol Elkarteko arduradunaren hitzak, zein Maiari eginiko elkarrizketa interesgarria dira irakurgai hilabete honetako Zorrokarian. Ikusi eta deskargatu! Zorrokaria 104 [.pdf]
2009ko otsaila, 103. alea

Auzalor euskaltegiak antolatutako barnetegia, Agate Deunako puska biltza, ihauteriak, ikasleen gazte poesiak, Eustakio Mendizabal “Txikia”, herriko Eguzki liburudenda, lasterketa talde berria zein kirol kontuak ditu hizpide hilabete honetako Zorrokariak. Otsaileko aleko protagonista aldiz, Berriozarko auzokide den Youssef Khoui dugu. Deskargatu Zorrokariko 103. alea [.pdf]
2009ko urtarrila, 102. alea
Azken Zorrokari honetan, Berriozarko 1.000. urteurreneko ospakizunak, Zorrokaren urteko batzarraren erabakiak, eta Labarga elkarteko kide bati eginiko elkarrizketa irakurri ditzakegu besteak beste, eta baita hilabetero bezala, komikia, txutxu mutxuak, kale inkesta edota Mendialdeako ikasleen kolaborazioa ere beste batzuen artean. Zorrokaria etxean jaso nahi izanez gero, idatzi zorroka@euskalerria.org eposta helbidera! Deskargatu Zorrokaria 102 [.pdf]
2008ko abendua, 101. alea
Joan den hilabeteko 100. alearen hurrengoa sarean dugu jada. Hilabete honetan, Mintzakide egitasmoa, Ludotekari buruzko artikulua eta Zorrokaren abenduaren 17ko batzarra dira hizpide besteak beste 101. Zorrokarian. Gainera, musika eskolako Fermin Goñi zuzendari eta irakasleari elkarrizketa interesgarria dugu irakurgai. Deskargatu: Zorrokaria.101[.pdf]
Zorrokaren 10. urteurrena eta Zorrokariaren 100. alea kantuz kantu
Zorrokak bere 10. urteurrena bete du aurten. Berriozarko Euskara Taldeak argitaratzen duen Zorrokaria izeneko aldizkariaren 100. alea argitaratu berri du. Ostiralean katu-afari batekin ospatzeko parada izan zen. Horra hor festaren bideo laburpena.
Zorrokaria, 10 urte, 100 ale
Azkar esaten da bai! 10 urte bete ditu Zorrokariak, Berriozarko Zorroka Euskara Taldearen aldizkariak. Hilero hilero hutsik egin gabe, 100 aleko ibilbidea egin du jada Berriozarko euskara hutsezko aldizkariak. Tartean, hainbat elkarrizketa, inkeska, artikulu, argazki eta komiki, eta baita hainbat buruhauste, milaka ordu, hainbat kolaboratzaile, bilkura, hamaika berrikuntza, bazkide… Urte askotarako Zorrokari!!! Ikusi Zorrokariaren 100.alea [.pdf]
2008ko urria, 99. alea
Eguzkiplaza agerkari digitalak, Berriozarko Zorroka Euskara Taldeak urrian argitaraturiko 99. alearen hilabetekaria eskeini nahi dizue. Nahi duen orok, Zorrokariak orri honen eskuinaldean duen txokoan eskuragarri izanen du. Zorrokaria 99. alea [.pdf]
2008ko iraila, 98. alea
Berriozarko Zorroka Euskara Taldeak hilero argitaratzen duen Zorrokariaren aleak eskuragarri izanen dituzu hemendik aurrera Eguzkiplaza.net-en. Elkarrizketak, iritziak, txutxu mutxuak… Herriko egunerokoaren berri euskaraz jasotzeko aukera paregabea! Nahi izanez gero, Zorrokaria etxean jaso dezakezu, zorroka@euskalerria.org helbidera idatzi eta jarri harremanetan Zorrokarekin. Zorrokaria, 98. alea [.pdf]
Tags: euskara, zorroka, zorrokaria


