Zulo Alai Elkarteak “Sagardotegi Afaria” antolatuko du inauterietan
Ostirala, Urtarrila 29th, 2010Zulo Alai Elkarteak, iaz egin zuen bezala, aurten ere herri osoari irekia “Sagardotegi-Afaria” antolatu du. Inauteriko afaria Udalak, Bizkargain enparantzan paratuko duen “karpan” eginen da. Afarian parte hartzeko txartela, K+Da, Herria, Goaz Tabenan eta Elkarteko egoitzan bertan har daiteke.





